Txikipedia:Mendilerro
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendilerroa lerrokaturik eta loturik dauden mendien multzoa da. Mendiez gain, harrateak, haranak, ordokiak eta ibaiak ere izaten dira mendilerroetan. Mendilerroa oso luzea edo oso handia denean, mendikate esaten zaio. Himalaia, Andeak, Alpeak, Atlasa eta Pirinioak mendikate handiak dira.