Txikipedia:John Lennon
From Wikipedia, the free encyclopedia
John Lennon abeslari ingeles bat izan zen, 60ko hamarkadako The Beatles pop taldeko kidea. Taldea banandu ondoren, bakarkako karrera arrakastatsua ere izan zuen, 1980an hil zuten arte.
👶 Jaiotza 1940ko urriaren 9a Liverpool Maternity Hospital (en) eta Liverpool |
💀 Heriotza 1980ko abenduaren 8a New York |
🔨 Lanbidea disko-ekoizle |
📷 Argazkiak ikusi |
John Winston Lennon Ingalaterrako Liverpool hirian jaio zen 1940ko urriaren 9an, Bigarren Mundu Gerrako alemaniarren bonba eraso baten erdian. Aitak familia utzi ondoren, bere izeba Mimik hazi zuen. Johnek 17 urte zituenean ama hil zitzaion istripu batean.
Ingalaterrarentzat garai zailak izan ziren gerra sasoia eta gerraostea. Jende asko hil zen eta janaria eta arropa mugatu zituzten. 50eko hamarkada amaieran nerabeek askatasun berri bat aurkitu zuten gerraren tristura eta zoritxarretik kanpo. Haien diskotekak, moda eta musika zituzten. Johni artea eta musika interesatzen zitzaizkion. Hamabost urte zituela Quarrymen izeneko pop talde bat sortu zuen. Liverpoolen arte eskola batera ere joaten zen.