Txikipedia:Jeannette Rankin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jeannette Pickering Rankin (Montana, Ameriketako Estatu Batuak, 1880ko ekainaren 11 – Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1973ko maiatzaren 18a) politikaria eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista izan zen. Kargu federal bat izan zuen lehenengo emakumea izan zen. Lehen emakumea izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxerako hautatua izaten. Lehen Mundu Gerra zela eta, bera izan zen bakarrenetakoa, beste 50 legegilerekin batera, 1917an Alemaniari gerra deklaratzearen aurka bozkatu zuena. Bigarren Mundu Gerran ez sartzeko botoa eman zuen bakarra izan zen biltzarrean. Vietnamgo Gerraren aurkako erresistentzia gidatu zuen.
👶 Jaiotza 1880ko ekainaren 11 Missoula |
💀 Heriotza 1973ko maiatzaren 18a Carmel-by-the-Sea |
🔨 Lanbidea politikari |
📷 Argazkiak ikusi |
1902an graduatu zen.