Txikipedia:Isaac Newton
From Wikipedia, the free encyclopedia
Isaac Newton (Woolsthorpe-by-Colsterworth, Lincolnshire, Ingalaterra, 1643ko urtarrilaren 4a - Kensington, Londres, 1727ko martxoaren 31) zientzialaria, alkimista, filosofoa eta matematikari ingeles bat izan zen.
Informazio gehiago Datu pertsonalak ...
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jaio | 1643ko urtarrilaren 4a | |
Woolsthorpe-by-Colsterworth (Ingalaterra) | ||
Hil | 1727ko martxoaren 31 (83 urte) | |
Londres (Ingalaterra) |
Itxi
Munduan izan den zientzialari onenetarikoa da. Hauxe esan zuen Joseph-Louis Lagrange astronomoak: «Newton inoiz egon den jeniorik handiena da, eta zorte handiena izan duena ere bai, behin baino ezin delako aurkitu mundu osoa arautzen duen sistema bat». Kalkuluaren sortzailea, Grabitatearen Legearen aurkitzailea, eta mekanika klasikoko hiru legeen asmatzailea izan zen Newton. Argia eta optika modu matematikoan aztertu zituen, eta beste ikerketa zientifiko pila ere egin zuen, izugarrizko emaitzak lortuz.