Txikipedia:Germaniar herriak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Germaniar herriak antzinaroko tribu batzuk izan ziren, Europako iparraldean eta erdigunean bizi zirenak. Haien lurraldeetako batzuk erromatarrek konkistatu zituzten. Geroago, V. mendean, germaniar herri askok Erromatar Inperioarenak izandako lurretara emigratu zuten, eta bertan haien erreinu propioak sortu zituzten.
Gaur egun, oraindik ere germaniar gisa sailkatzen diren hizkuntzak hitz egiten dira. Hizkuntza germaniar horiek Europako iparraldean eta Ipar Amerikan erabiltzen dira. Horietako bat alemaniera da, eskandinaviar hizkuntza bezala (suediera, norvegiera, daniera eta islandiera), baina baita ingelesa bezala.
Hizkuntza adituek (hizkuntzalariek) uste dute germaniar hizkuntza zaharrenak duela 3.000 urte baino lehenago sortu zirela. Hiztunak, ziurrenik, Baltiko inguruan bizi ziren; Suedia hegoaldean, Danimarkan eta Alemania iparraldean, zehatz-mehatz.