Txikipedia:Galzoriko espezie
From Wikipedia, the free encyclopedia
Espezie bat (landareak nahiz animaliak) galzorian dagoela esaten dugu espezie horretako bizidunen kopurua oso txikia denean eta, horrexegatik, espezie hori betiko desagertzeko arriskuan dagoenean. Horren arrazoia gehiegizko ehiza, klima aldaketak edo espeziearen beraren habitat naturalaren suntsiketa izan daiteke. Espezie oso bat galtzen denean, desagertutako espeziea esaten zaio; horien adibide dira dinosauroak , duela milaka urte desagertu baitziren Lurretik. Hala ere, badira duela gutxi desagertutako espezieak ere, esaterako dodoa, XVII. mende amaieran gizakiaren ehizak desagerrarazitako hegaztia.