Txikipedia:Florence Bascom
From Wikipedia, the free encyclopedia
Florence Bascom Estatu batuetan jaio zen 1862ko uztailaren 14an, Williamstown herrian. Geologian doktoretza lortu zuen. Bere lorpenengatik, bere kideek Estatu Batuetako lehen emakume geologotzat hartzen dute.
👶 Jaiotza 1862ko uztailaren 14a Williamstown (Massachusetts) |
💀 Heriotza 1945eko ekainaren 18a Williamstown (Massachusetts) |
🔨 Lanbidea geologo |
📷 Argazkiak ikusi |
Florence Bascom, Estatu Batuetako lehen emakume geologotzat hartzen da, eta beste andre batzuk lurraren zientzien munduan sartzera animatu zituen lehen emakumeetako bat izan zen. Diziplinan hainbat mugarri markatu zituen, eta emakume zientzialarien artean meritu ikaragarria duen zientzialaria zen.