Txikipedia:Exobiologia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Exobiologia Biologiaren adar bat da, gure planetatik kanpoko bizia ikertzen duena; astrobiologia izenarekin ere da ezaguna. Exobiologoek unibertsoaren beste tokietan bizia bilatzen dute, izaki handiak nahiz mikroskopikoak. Filmetan munstro erraldoiak agertzen dira, baina exobiologiaren lehenengo bilaketak mundu mikroskopikoan gertatzen ari dira.