Txikipedia:Eguzki eklipse
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eguzki-eklipse batean ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean jartzen da eta, beraz, eguzkia ezkutatu egiten du, Lurretik ikusita. Gainera, ilargiaren itzala erortzen da Lurraren azalaren gainera.
Eguzkiak eta Ilargiak, berez, oso tamaina desberdinak dituzte; baina, zeruan ikusten ditugunean, ia tamaina berdinekoak iruditzen zaizkigu. Horren zergatia honako hauxe da: eguzkia 400 aldiz baino handiagoa da ilargia baino, baina, kasualitatez, ilargia baino 400 aldiz urrutiago dago. Horregatik, Lurra, Ilargia eta Eguzkia lerro berberean kokatzen direnean (eklipseetan gertatzen den bezala), ilargia eta eguzkia tamaina berekoak iruditzen zaizkigu Lurretik ikusita.