Txikipedia:Duero
From Wikipedia, the free encyclopedia
Duero Iberiar penintsulako ibai bat da; Ebro eta Tajoren ondoren, penintsulako hirugarren ibai luzeena da. Baina, bestetik, penintsulako ibairik emaritsuena da (ez Espainiakoa, hori Ebro ibaia baita), hau da, ur gehien garraiatzen duena. Hori hala da ibai-arro oso zabala duelako, penintsulako zabalena. Arro zabal horretan, Kantauriar mendikateko, Iberiar sistemako eta Erdialdeko sistemako urak jasotzen ditu bere ibaiadar ugarien bidez.