Txikipedia:Bogota
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bogota Hego Amerikan dagoen hiri bat da, eta Kolonbiako hiriburua eta bertako hiririk handiena da. 2017ean 8 milioi biztanle zituen, gutxi gorabehera; aldiz, haren metropoli-eremuak, hau da, hiriaren inguruko biziguneak kontatuz, 10,2 milioi.
Izena txibtxazko "bacatá" hitzatik dator, eta «soro muga» esan nahi du.
Gizakiak oso aspalditik bizi dira lur hauetan: lehen biztanleen aztarnak duela 12.000 urte ingurukoak dira. Geroago, duela 5.000 urte inguru, lurralde honetako biztanleek lurra lantzen zuten, zeramika egiten zuten eta txerriak hazten zituzten; hau da, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arrastoak nahiko zaharrak dira, baina oraindik ehizatik eta bilketatik ateratzen zuten bizimodua.