Txikipedia:Big Ben
From Wikipedia, the free encyclopedia
Big Ben deitzen dio jende askok Londresko Britainiar Legebiltzarraren kanpandorre edo erloju-dorreari. Berez, dorrearen barruan dagoen kanpai erraldoiaren izena zen Big Ben. Dorrea 96 metro luze da eta 393 eskailera-maila ditu, eta Elizabeth Tower ere deitzen diote. Kanpai erraldoiak 13,5 tona pisatzen ditu eta 2,2 metroko garaiera du.
Big Ben dorrea Londresko erreferentzia-puntu garrantzitsu bat da. Hain zuzen ere, Big Ben Londresen eta Ingalaterraren ikur ezagunenetako bat bilakatu da. Haren ordulariak bikain neurtzen du denbora, eta denek ezagutzen dute kanpaiak orduero puntuan jotzean egiten duen soinua. Dorreko beste lau kanpai txikiagok jotzen dute ordu-laurdenetan.