Txikipedia:Bentos
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bentos itsas hondoan, ibaian, aintziran edo edozein ur ekosistemaren hondoan bizi diren izaki eta organismo bizidunen taldea da. Komunitate bentoniko ere deitzen zaio. Bentosa nekton eta planktonetik bereizten da, azken hauek ur zutabeetan bizi diren organismoak baitira, hondotik gorago. Animalia bentonikoen kopurua milioi bat baino handiagoa da. Gainera, organismo hauek ingurumenean paper oso garrantzistu bat dute.
Komunitate hau ingurune sedimentarioetan edo hurbil bizi da, itasertzetik plataforma kontinentalera edo sakonera abisalera. Hau da, hondartza ondotik itsasoko puntu sakonena arte bizi dira.
Bentosek teknika ezberdinak erabiltzen ditu hondoan geratzeko, batzuk lurra zulatzen dute, beste batzuk mugitu daitezke eta beste batzuk lurrari itsatsita geratzen dira.
Itsasoko punturik sakonena 11.000 metrotara dago, eta nahiz eta inoiz ez den hondoan argazkirik egin, han ere seguruenik bentosa egongo da.
Eguzkiaren argia sakonera osora iritsi aurretik xurgatzen denez, komunitate bentonikoek, normalean, beren energia lortzen dute ur zutabean gorago erortzen den materia organikotik. Materia hil honek elikatze-kate bentonikoari eusten dio; beraz, organismo gehienak sarraskijaleak (izaki bizidun hilak jaten dituztenak) edo detritiboroak (animali hil horien deskonposaketa jaten dutenak) dira.