Txikipedia:Arte erromanikoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erromanikoa X. mendearen bukaeratik XIII. mendearen erdialdera arte Europako mendebaldean zabaldu zen arte estiloa izan zen. Antzinako Erromako artearen antza zuela eta eman zitzaion izen hori XIX. mendean. Frantzian sortu zen eta, geroago, inguruko erresuma kristauetara zabaldu zen; besteak beste, Italia, Iberiar penintsula, Alemania eta Hungariara. Hori dela eta, esan daiteke nazioarteko lehen arte-estiloa izan zela Europan.
Arte erromanikoaren ondoren, arte gotikoa zabaldu zen Europako mendebaldean.