Txikipedia:Aire
From Wikipedia, the free encyclopedia
Airea gure planeta inguratzen duen gas nahasketa berezia da; Lurraren atmosfera osatzen du. Ikusezina da eta ez du usainik, baina bai sentitu eta entzun dezakegu haizea mugitzen denean eta ulu egiten duenean. Honez gain, izaki bizidunok airea behar izaten dugu arnasteko eta, beraz, bizirik egon ahal izateko; zehazkiago, airean dagoen oxigenoa behar izaten dugu.