Txikipedia:Ada Lovelace
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ada lovelace Londresen jaio zen 1815eko abenduaren 10an eta Britania Handian, 1852ko azaroaren 27an hil zen. Esaten da historiako lehen programatzailea izan zela, programazioko hainbat kontzeptu erabili zuen lehen emakumea izan zelako (baita lehenengo pertsona ere). Makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuen.
👶 Jaiotza 1815eko abenduaren 10a Londres |
💀 Heriotza 1852ko azaroaren 27a Marylebone |
🔨 Lanbidea matematikari |
📷 Argazkiak ikusi |
Garai hartan, beste emakume askorekin gertatu zen moduan, emakume honen lanari ez zitzaion garrantzi handirik eman bera bizi zen bitartean, izan ere, bere ideiak 1952an hasi ziren erabiltzen informatikako munduan (informatikan hobekuntzak egiteko).
Lovelace abizena, bere senarrarengandik zetorren, Lovelace kondea izan zen senarra.