Turko-Bizantziar Gerrak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Turko-Bizantziar Gerrak turkiar herrien eta Bizantziar Inperioaren arteko gerra sorta bat izan ziren, lau mendetan zehar egin zirenak, XI. mendearen erdialdetik, 1453an, Konstantinopla erori arte. Gerra horiek, gerran zeuden estatuetan, eragina izan zuten, eta Gurutzaden zergatietako bat ere izan ziren; Bizantziar Inperioa suntsitzea ekarri zuten —antzinako Erromatar Inperioaren oinordekoa—, eta Otomandar Inperioa garaiko potentzia nagusietako bat bihurtzea ahalbidetu zuten.
Turko-Bizantziar Gerrak | |
---|---|
Mehmed II.a Konstantinoplan sartzea Otomandar Inperioa Bizantziar Inperioaren azken garaipenaren ikurra da. | |
Data | 1048-1453 |
Lekua | Asia Txikia Balkanak |
Bizantziar eta turkiarren arteko lehen liskarrak XI. mendearen erdialdetik datoz, Oguz eta Seljuktarrek osatutako turkiar taldeak Bizantziar Inperioaren ekialdeko mugan kokatu zirenean. 1055etik aurrera, abbastarren kalifa-herriaren antzinako lurraldean turkiarrak behin betiko instalatzea zela eta, seljuktarrak bizantziarren bizkar hedatu ziren. Manzikerteko guduan, seljuktarren garaipenak, bizantziar gerra zibilekin batera, turkiarren Asia Txikiaren kolonizazioa erraztu zuen. Bizantziar tronura Komnenotar Etxearen igotzeak eta Lehen Gurutzadak, hala, seljuktarrak penintsulako mendebaldean konkistatutako lurraldearen zati bat lagatzera behartu zituen, baina bizantziarrek ez zuten berreskuratzea lortu.
XII. mendeko bizantziarren gainbeherak seljuktarrek bereganatutako lurraldeak galtzea ekarri zuen. Laugarren Gurutzadatik sortutako inperioaren zatiketaz ezin izan zuten aprobetxatu, bai Menderesko Antiokian izandako porrotagatik, bai mongoliarren inbasioengatik, haien lurraldeak hainbat Estatutan banatu baitzituzten.
Bizantziarrak, 1261etik hasi eta latindarrei hartutako Konstantinopla berreskuratzean, seljuktarrak ordezkatu zituzten turkiar emir desberdinak bizantziar lurraldea bereganatzen hasi ziren eskualdean, non, XIV. mendearen hasieran, ia Anatolia guztia kontrolatzen zuten, nahiz Kataluniako Konpainia Handiak esku hartu. Otomandar emirerria izan zen bizantziar egoeratik etekin handiena atera zuena. Nizea eta Nikomedia konkistatu zituen 1330 inguruan. Handik laster, otomandarrak Bosforo zeharkatu, eta Europan ere finkatu ziren, non, pixkanaka, Balkanetako penintsulako kristau estatu guztiak menderatu zituzten. 1389an hasita, Bayezid I.aren erregealdian, Konstantinoplak blokeoa jasan zuen mendebaldeko abenturazale batzuek bakarrik saihestea lortu zutena. Ordurako, Bizantziar Inperioa Konstantinoplara eta bere inguruetara eta Moreako Despoterrira murriztua zegoen. Bayezidek, 1402an, Ankarako guduan Tamerlanen aurka izan zuen porrotak Inperioa ahuldu zuen; hurrengo hamarkadan, gerra zibilean murgildu zen, eta ordura arte menderatutako emirerrien matxinada jasan zuen. Bizantziar Inperioak ia ezin izan zuen egoera hori aprobetxatu, eta laster itzuli zen lehengora, 1402ko otomandar porrotaren aurretik zegoenera. 1422an, Konstantinoplaren lehen setioaren ondotik, Mehmed II.ak zuzendutako otomandarrek bizantziar hiriburua bereganatzea lortu zuten 1453an, Erromatar Inperiotik geratzen zenari amaiera emanez.