Turbulentzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fluidoen dinamikan, turbulentzia edo fluxu zurrunbilotsua fluxu-erregimen bat da, ezaugarri hauek dituena: une jakin bateko difusio txikia, konbekzio handia eta presio- eta abiadura-aldaketa espazial azkarrak. Zurrunbilotsuak ez diren fluxuei, fluxu laminar deitzen zaie. Fluxu bat laminarra edo zurrunbilotsua izan daiteke Reynolds zenbakiaren magnitude-ordena begiratuz.
Har bedi egitura geometriko leuneko gorputz sinple baten gaineko ur-fluxua esfera baten gisa. Abiadura txikian, fluxua laminarra da, hau da, fluxua arina da (nahiz eta eskala handiko bortizeekin lotuta egon daitekeen). Abiadura handitu ahala, erregimen zurrunbilotsura pasatzen da uneren batean. Fluxu zurrunbilotsuan, elkarri eragiten dioten hainbat eskalatako bortizeak agertzen direla onartzen da. Mugako geruzan marruskadurak eragindako arrastre-indarra handitu egiten da. Muga-geruzaren bereizte-puntuaren egitura eta kokapena aldatu egiten da, eta, batzuetan, arraste-indar globala murrizten da.