Kolibri
Apodiformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Oso txikiak dira, eta lumaje distiratsua, igitai-formako hego luzeak, azkazal sendoko hanka motzak eta loreen nektarra xurgatzeko moldatuta dagoen mihi luzea dituzte. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kolibriak (Trochilidae) Amerikako hegazti apodiforme endemikoen multzo bat dira. Familia honek 300 espezie baino gehiago biltzen ditu. Hegazti amerikar txiki hauek bere lumadiaren koloreagatik, hegan egiteko moduagatik eta elikatzeko ohitura bereziengatik nabarmentzen dira. Kolibriek hegoekin igortzen duten burrunba gainerako hegaztien hegoak baino azkarrago mugitzeak eragiten du . Hain azkar mugitzen dituzte hegoak, non zaila da bereiztea noiz egiten duten hegan. Izan ere, bere hegoak segundoro 12–90 aldiz mugitzeko gai dira.[1]
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Kolibri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Apodiformes |
Familia | Trochilidae Vigors, 1825
|
Itxi