Torax (intsektuen anatomia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Toraxa buruaren eta abdomenaren arteko tagma edo zatia da, hankak eta hegoak txertaturik dituena. Somito izeneko hiru eraztunek osatua da; aurretik atzera: protoraxa, mesotoraxa eta metatoraxa. Somito bakoitzak hanka pare bat du. Bi hego pare dituzten intsektuetan, pare bat txertatzen da mesotoraxean, eta bestea metatoraxean. Pare bakarra dutenetan, mesotoraxean txertatzen da hego parea.