Toledoko Santa Maria Katedrala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Toledoko Santa Maria Katedrala (gaztelaniaz: Catedral de Santa María de Toledo), Toledoko Katedral Primatua ere deitua eta Toledoko Goi Elizbarrutiko egoitza dena, Espainiako arkitektura gotikoaren magnum opus edo lan gailentzat hartzen den eraikin bat da. 1226. urtean hasi zen eraikitzen, Fernando III.a Santua Gaztelako erregearen erregealdian eta azken ekarpen gotikoak XV. mendean eman ziren, 1493an, Errege Katolikoen erregealdian erdiko nabeko oinetako gangak itxi zirenean. Olías del Rey udalerriaren barnean dagoen Olihuelas parajeko harri zuriz eraikia dago.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Toledoko Santa Maria Katedrala | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Toledoko probintzia |
Udalerria | Toledo |
Koordenatuak | 39°51′26″N 4°01′26″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1226 |
Izenaren jatorria | virgin birth of Jesus (en) |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Toledo (en) |
Izena | Maria |
Erabiltzailea | Museo Catedralicio (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Petrus Petri (en) |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Dimentsioak | 92 () × 59 () × 120 () m |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000097 |
Webgune ofiziala | |
Itxi
Eskuarki Dives Toletana bezala ezagutzen da (toledotar aberatsa zentzuarekin).