Tito Lukrezio Karo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tito Lukrezio Karo , latinez Titus Lucretius Carus, (K.a. 99 ā K.a. 55?) erromatar poeta eta filosofoa zen. Askotan bere bigarren izenarekin aipatzen da: Lukrezio.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Tito Lukrezio Karo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ponpeia, K.a. 94 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, K.a. 55 (38/39 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: odolustea |
Familia | |
Aita | ezezaguna |
Ama | ezezaguna |
Ezkontidea(k) | Lucilia (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, filosofoa eta idazlea |
Mugimendua | Atomismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Itxi
7400 hexametro luzerako poema didaktiko baten egilea da, De rerum natura (Gauzen izateaz) Epikuroren filosofia eta Demokritoren fisika atomista zabaltzen duten sei liburutan banatuta. Thomas Hardy eta Ludwig Feuerbachekin batera, ateismoko hiru poeta handienetako bat da. Gure egunetara heldu zaigun poemaren testu bakarra Poggio Bracciolini humanistari esker heldu zaigu, 1418an kopiatu zuena. Harrigarria da kristautasunarentzat hain konprometitua zen gaia jorratzen zituen testu honek hainbeste mende eta gero ez desagertuarazia izana.