Harkaitz-txori
Tikodromadidoen familiako hegazti paseriformea, 18 cm ingurukoa, moko luze samar eta kurbatua, bizkar grisa eta orban gorriz jantzitako hego beltz ikusgarriak dituena. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Harkaitz-txoria (Tichodroma muraria) Tichodromadidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasiako eskualde menditsuetan bizi dena[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Harkaitz-txori | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Tichodromidae (en) |
Generoa | Tichodroma |
Espeziea | Tichodroma muraria Linnaeus, 1766
|
Banaketa mapa | |
Kumaldiaren tamaina | 4,5 |
Errute denbora | 19 egun |
Itxi
Europako hegaztirik ederrenetarikoa da harkaitz-txoria, ingurune malkar eta harritsuetan aurki daitekeen txori berezia. Bere moko oker luzearekin, eta batez ere, hegoko luma gorriekin beste edozein hegaztirekin ezin nahas daitekeen espeziea da. Eurasia erdialde eta mendebaldeko mendiguneetan bizi da, eta Euskal Herrian leku oso gutxitan ezagutzen dira hegazti honen populazioak, batez ere Pirinioetan.