The Sims (bideojokoa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
The Sims 2000. urtean ekoiztutako bideojokoa da, izen bereko frankiziaren lehenengoa. Maxis garatua eta Electronic Arts argitaratua, 2000ko urtarrilaren 31n merkatura atera egin zen Microsoft Windows-erako. Jokoak proiekzio isometrikoa erabiltzen du eta SimCity izeneko hiri baten auzoan pertsona birtual bat edo gehiagoren (“Sim-ak”) eguneroko eginkizunen simulazio ireki bat aurkezten du. Joko honek 7 hedapen-pakete eta 4 deluxe edizio eduki bereziekin argitaratu ziren. Bertsio originala merkatura atera zen hainbat formatu eta multiplataforma bertsioetan.
The Sims (bideojokoa) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Will Wright |
Argitaratze-data | 2000 |
Izenburua | The Sims |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Argitaletxea | Electronic Arts |
Banatze bidea | CD-ROM (en) |
Aurkezpen data | 1999ko apirilaren 5a |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | life simulation game (en) eta LGBT pertsonaidun bideo-jokoa |
Hizkuntza | alemana, ingelesa, gaztelania, nederlandera, daniera, frantsesa, italiera, suediera, japoniera eta Simlish (en) |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | Xbox, PlayStation 2, Microsoft Windows, macOS, Nintendo GameCube eta Classic Mac OS (en) |
Sarrera gailua | sagua |
Adin-sailkapena | |
Telesaila | The Sims (serie) |
Software motorea | proprietary engine (en) |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | lizentzia jabedun |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Inbentarioa | 932.2012 |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Will Wright |
Garatzailea | Maxis (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerry Martin (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | SimNation (en) |
Fikzio-unibertsoa | The Sims universe (en) |
thesims.com | |
Auzoa 1en (Hiri zaharra izena hartu zuena Unleashed paketearen argitalpenarekin) jokalariak gehien maite dituen Sims-ak ezagutzera eman ziren: Bella, Mortimer eta Cassandra Goth, Bob eta Betty Newbie, Pleasant familia… edo pertsonaia bereziak Servoak, Pailazo tristea edo Superstar paketearen ospetsuak.
Gaur egun, The Sims jokoa ez da ia erabiltzen The Sims 2, 3 eta 4 jokoen argitarapenen ondorioz. Gainera, hainbeste urte izanda grafikoen eta jokabilitatearen aldetik askoz urriagoa da besteekin konparatuz. Izan ere, seriearen jarraitzaileek nostalgiarekin gogoratzen dute jokoa lehenengo izan zelako.
2002ko martxoaren 22rako The Sims 6.3 milioi kopia baino gehiago salduak zituen (13 bere 3 lehenengo hedapen-paketeak kontuan hartzen badira).