The Coca-Cola Company
From Wikipedia, the free encyclopedia
Coca-Cola Konpainia ingelesez The Coca-Cola Company janari eta edariak saltzen dituen enpresa multinazionala da, munduko handiena edarien salmenta arloan, 129.200 langile baititu kontratatuta munduan zehar. Bere produktuak 200 estatu baino gehiagotan saltzen ditu (Kuba eta Ipar Korea izan ezik), nagusiena Coca-Cola izanik. Herrialde horietako hiru kenduta freskagarririk salduena da.
The Coca-Cola Company | |
---|---|
Enjoy Coca-Cola! | |
Datuak | |
Izen laburra | Coca-Cola (NYSE: KO) |
Mota | nekazaritzako elikagaien enpresa, negozioa, kapital irekiko enpresa eta erakundea |
Jarduera sektorea | beverage industry (en) , Elikagaien industria eta fast-moving consumer goods (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Honen parte | Dow Jones Industrial Average, S&P 500 eta S&P 100 (en) |
Eskumendekoak | Costa Coffee (en) , Coca-Cola Europacific Partners (en) , Coca-Cola Amatil (en) , Coca-Cola Beverages Philippines (en) , Fuze Beverage (en) , Chi Limited (en) , Energy Brands (en) , Odwalla (en) , Minute Maid (en) , Coca-Cola İçecek (en) , Coca-Cola Beverages Africa (en) , Coca-Cola Bottling Co. Consolidated (en) , Equatorial Coca-Cola Bottling Company (en) , Coca-Cola Hellenic Bottling Company (en) , Coca-Cola Bottlers Japan Holdings (en) , Coca-Cola Andina (en) eta Coca-Cola Norge AS (en) |
Enplegatuak | 82.500 (2022) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | James Quincey (en) |
Zuzendaritza-taldea | Herbert Allen, Jr. (en) , Marc Bolland, Ana Botín, Barry Diller (en) , Helene D. Gayle (en) , Alexis Herman (en) , Bobby Kotick, Maria Elena Lagomasino (en) , James Quincey (en) , Chris Davis (en) , Carolyn Everson (en) , Caroline Tsay (en) eta David Weinberg (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Delaware corporation (en) |
Jabea | Berkshire Hathaway (en) , The Vanguard Group (en) eta BlackRock |
Ekonomia | |
Aktiboak | 83.210.000.000 $ (2018) |
Kapital berekia | 16.980.000.000 $ (2018) |
Diru-sarrerak | 43.004.000.000 $ (2022) |
Irabazi garbia | 9.542.000.000 $ (2022) |
Ustiapen-mozkina | 10.909.000.000 $ (2022) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1892 1886 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Atlanta |
Jasotako sariak | Ig Nobel sariak (2004) |
webgune ofiziala |
2016an, enpresako 1.800 milioi produktu saldu zituen egunero, %78 Coca Cola izanik. Enpresari ospea ematen dion produktua hain zuzen. Nahiz eta aurkari asko izan konpainia nagusitasun hori mantentzea lortu du.
Atlantan, Georgian dauka egoitza nagusia, Amerikako Estatu Batuetan. Konpainia (2015ean) 90.093 milioi eurotan zenbatetsita dago. 2015ean, 7.351 milioi euroko irabazi garbiak izan zituzten. Muhtar Kent da konpainiako presidentea eta zuzendaria.Bestalde, korporazioak beste marka komertzialen jabe da, ezagunenak: Sprite, Fanta, Tab eta Minute Maid.
Esan daiteke konpainiaren zeregin nagusia honakoa dela: “Mundua freskatzea…Optimismo eta zoriontasun momentuak inspiratzea.”
2020 urtera begira konpainiaren ikuspegia edo helburuak:
· Konpainiaren sarrerak bikoitzak izatea.
· Lan egiteko leku aproposak.
· Salmenten igoera, 3000 milioi baino gehiago izatera heltzea.
· Munduan, lidergo globala izatea.
· Produkzioan eraginkortasuna lortzea.