The Cider House Rules (filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
The Cider House Rules (euskaraz "Sagardotegiko Arauak") 1999ko Lasse Hallström suediar zinema zuzendariaren estatubatuar filma bat da. Filma honetan honako aktore hauek antzeztu izan zuten: Tobey Maguire, Michael Caine, Charlize Theron, Paul Rudd, Delroy Lindo eta Erykah Badu.
Datu azkarrak The Cider House Rules (filma), Jatorria ...
Itxi
1985an John Irving estatubatuar idazleak idatzitako The Cider House Rules eleberriaren zinemarako egokitzapena da.
Zazpi Oscar Sarietarako izendatua egon zen, azkenik Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Michael Caine) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (John Irving) irabazi zituen. Bestalde, bi Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen, Gidoi Onena eta Egokitzapen Onenarena. Veneziako Mostran ere Gidoi Onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen.