Suedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Suedia[1] (suedieraz: Sverige, ˈsværjɛ ahoskatua), ofizialki Suediako Erresuma (suedieraz: Konungariket Sverige), Europa iparraldeko estatu bat da, Europar Batasuneko kidea. Eskandinaviar penintsulako ekialdean dago kokatua. Mugakide ditu iparraldean Norvegia eta Finlandia, ekialdean Finlandia eta Botnia golkoa, hegoaldean Itsaso Baltikoa eta mendebaldean Norvegia eta Ipar Itsasoa. Horrez gainera, Öresund zubiaren bidez, Danimarkarekin lotuta dago, 2000. urtetik.
Datu azkarrak Suediako Erresuma, Geografia ...
Suediako Erresuma | |||
---|---|---|---|
Konungariket Sverige | |||
Ereserkia: Du gamla, du fria | |||
Goiburua: För Sverige – i tiden | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Stockholm 59°19′46″N 18°4′7″E | ||
Azalera | 447.425,16 km², 528.861,06 km², 407.283,59 km² eta 122.577,5 km² (57.) | ||
Punturik altuena | Kebnekaise (2.097,5 m) | ||
Punturik sakonena | Kristianstad (en) (−2 m) | ||
Kontinentea | Europa | ||
Mugakideak | Finlandia, Norvegia eta Danimarka | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | monarkia konstituzional eta demokrazia ordezkatzaile | ||
Suediako monarka | Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa | ||
Suediako Lehen Ministroa | Ulf Kristersson | ||
Legebiltzarra | Suediako Legebiltzarra | ||
Epai autoritatea | Supreme Court of Sweden (en) eta Supreme Administrative Court of Sweden (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 10.551.707 (2023) 3.371 (2023) | ||
Dentsitatea | 23,58 bizt/km² (195.) | ||
Hizkuntza ofizialak | |||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 1,57 (2001) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 9.424 (2015) | ||
Alfabetizazioa | % 99,9 (2021) | ||
Derrigorrezko eskolaratzea | 6-16 | ||
Bizi-itxaropena | 82,20488 (2015) | ||
Giniren koefizientea | 29,3 (2019) | ||
Giza garapen indizea | 0,947 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 538.040.458.217 $ (2017) 23.580.485.410,826 (2016) | ||
BPG per capita | 53.253 $ (2017) 1.636 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 517.013.807.222 nazioarteko dolar (2017) 29.948.452.681 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 51.404,785 nazioarteko dolar (2017) 2.320,719 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 3,3 % (2016) | ||
Erreserbak | 62.191.481.193 $ (2017) 2.829.842.701 (2016) | ||
Inflazioa | 1,7 % (2016) 1 (2015) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 700(e)ko hamarkada | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +46 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | SE | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | SWE | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz.Europlug (en) eta Schuko (en) | ||
Internet domeinua | .se | ||
sweden.se |
Itxi
Stockholm da hiriburua eta biztanle gehieneko hiria. Suediako biztanleria gehiena (%85 inguru) hiri guneetan bizi da. Horrela, populazio dentsitatea baxua da (21 biztanle/km²).