Stanley Kubrick
From Wikipedia, the free encyclopedia
Stanley Kubrick (1928ko uztailaren 26a - 1999ko martxoaren 7a) Bronxeko familia judu batean jaiotako Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari, argazkigile, gidoilari eta ekoizlea zen.
Stanley Kubrick | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Stanley Kubrick |
Jaiotza | Bronx eta New York, 1928ko uztailaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua |
Talde etnikoa | estatubatuar judua |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | Childwickbury Manor (en) eta Harpenden (en) , 1999ko martxoaren 7a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Childwickbury Manor (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ruth Sobotka (en) (1954 - 1957) Christiane Kubrick (en) (1958ko apirilaren 14a - 1999ko martxoaren 7a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | City College of New York (en) William Howard Taft High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, argazki-zuzendaria, argazkilaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, film-muntatzailea, kameraria, executive producer (en) , xakelaria, eszenografoa, errealizadorea eta producer (en) |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 169 zentimetro |
Lantokia(k) | Hollywood |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Max Ophüls |
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
kubrickfilms.com | |
| |
XX. mendeko zuzendari eraginkorrenetakoa da, bere zinema erabat berritzailea baita. Haren film gehienak literaturako lanetan oinarriturik daude, eta istorio laburra badute ere, oso argiak eta zorrotzak dira. Teknikoki biziki landuak, pop zein musika klasikoa nahasten dira.
Zinema eta argazkilaritzatik aparte, xakea, musika, jazza batez ere (Taft Swing Band izeneko taldean bateria jo zuen) gustuko zituen. Gustu horiek guztiek bere bizitzan eragin nabaria izan zuten, eta baita haren lanetan ere.
Stanley Kubrick zuzendari, gidoilari eta produktore estatubatuarraren zinemaren ezaugarririk nagusiak perfekzio teknikoa eta sinbolismo intelektual sakona dira. Oso zehatza izan zen bere pelikuletan, zertzeladarik txikiena era kontrolatzen zuen eta mugaraino eraman zituen eskura zituen baliabide zinematografikoak. Haren lan nagusien artean Laranja mekanikoa da.