Stanislao Cannizzaro
From Wikipedia, the free encyclopedia
Stanislao Cannizzaro (Palermo, 1826ko uztailaren 13a - Erroma, 1910eko maiatzaren 10a) italiar kimikaria izan zen.
Datu azkarrak Italiako Erresumako senataria, Bizitza ...
Stanislao Cannizzaro | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Palermo, 1826ko uztailaren 13a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1910eko maiatzaren 10a) | ||
Heriotza | Erroma, 1910eko maiatzaren 10a (83 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Sofia Erregina Museoa | ||
Doktorego ikaslea(k) | Emanuele PaternĂ² (en) | ||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Palermoko Unibertsitatea Genovako Unibertsitatea Pisako Unibertsitatea Erromako La Sapienza Unibertsitatea Napoli Federiko II.a Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society San Petersburgoko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Linzeen Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Companhia Paranaense de Energia (en) Accademia delle Scienze di Torino |
Itxi
Senataria eta Genoako eta Palermoko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Avogadroren legea zehaztu zuen. Alkohol aromatikoak aurkitu zituen. Berak aurkitu zuen, egun, Cannizzaroren erreakzioa deitzen dena. Cannizzaroren erreakzioa zenbait aldehidotan gertatzen den erreakzioa da. Aldehido jakin batzuen bi molekula, disoluzioan dauden alkalien eraginez elkarren artean erreakzionatzen dutenean, bietako bat alkohol bilakatzen da eta bestea oxidatu egiten da, azidoari dagokion gatza sortzeko. Horrela, bentzaldehidotik alkohol bentzilikoa eta bentzoato gatza lortzen ditu.