Sorgin
Euskal elezaharren eta mitologiako pertsonaia, edo eta sorginkeria egiteaz salatuako pertsona. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sorgin hitzak, euskal mitologian, izatez bere baitan bi izaki desberdin bereganatzen ditu. Alde batetik Mariren borondatearen gauzatzaileak diren sorginak, izaki miragarri bezain mitikoak. Bestalde sorgintzat jo zituzten emakumeak gauetan akelarre izeneko bileretara hurbiltzeaz salatuak izan zirenak. Zuberoan Belagile edo Sorsain izena hartzen dute.
- Artikulu hau izaki legendarioari buruzkoa da; zizei gaitzat duena beste hau da: «Psilocybe»
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Sorgin | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia eta sorginkeria | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | sorgin |
Ogibidea | sorginkeria |
Itxi
Batzuetan, sorginak laminekin nahasten dira, nahiz eta izaki bera ez izan. Haiekin eta batez ere jentilekin batera, historiaurreko monumentu megalitikoak eraiki izana egozten zaie tokiko usadioen arabera, hau da, trikuharri, harrespil eta zutarriak.