Skellig uharteak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Skellig uharteak (irlanderaz Na Scealaga, ingelesez Skellig Islands, antzina The Skellocks ere deituak) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderria kokaturik dauden uharte batzuk dira. Denera bi uharte dira, Skellig Michael eta Little Skellig, Iveragh penintsularen hego-mendebaldeko Bolus Head lurmuturretik 13 kilometrotara daudelarik. Uhartedia lanperna-musu eta zanga ugariren bizilekua izateagatik ospetsua da, bai eta antzinako monasterio baten hondakinak egoteagatik ere, azken hauek UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zituelarik.
Datu azkarrak Bertako izena, Geografia ...
Skellig uharteak | |
---|---|
| |
Bertako izena | Skellig Islands Na Scealaga |
Geografia | |
Kokapena | Irlandako hego-mendebaldeko kostaldea. Iveragh penintsularen hego-mendebaldeko Bolus Head lurmuturretik 13 kilometrotara. |
Uhartedia | Skellig uharteak |
Uharteak denera | 2 |
Uharte nagusiak | Skellig Michael eta Little Skellig |
Politika | |
Herrialdea | Munster Kerryko konderria Irlandako Errepublika |
Gizartea | |
Biztanleria | Ez da inor bizi. |
Talde etnikoak | Ez da inor bizi. |
Itxi