Siluriforme
Osteiktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. Azala biluzia edo hezurrezko plakaz babestua dute. 2, 4, 6 edo 8 bizar dituzte ahoaren ondoan, eta isatsa homozerkoa da. Itsastarrak edo ur gezatakoak eta tamaina askotakoak dira. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Siluriformes Osteiktieen klaseko arrain ordena da. Ordena horretako arrainen ezaugarririk berezienak ezkatarik ez izatea, azal lodi likatsua edo hezurrezko xaflaz estalia izatea, eta ahoaren inguruan bizar-itxurako hainbat gingil luze izatea dira. Isatsa homozerkoa da. Tropiko aldeko eta inguruetako eskualdeetan bizi dira. 24 bat familia (besteak beste, iktaluridoak, siluridoak, kobitidoak) eta 2.500 arrain-espezie inguru biltzen dira Siluriformes ordenan.
Siluriforme | |
---|---|
Goi Kretazeo-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Siluriformes Cuvier, 1817 |
Azpibanaketa | |
Akysidae Amblycipitidae |