Sergio Pérez
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sergio Michel Pérez Mendoza, Checo Pérez izenarekin ere mundu mailan ezaguna (Guadalajara, Jalisco, Mexiko; 1990eko urtarrilaren 26a) automobilismo pilotu mexikarra da. 2004an hasi zuen . Formula 3ko Britainiarreko txapeldun izan zen hiru urte geroago. 2009an egin zuen debuta GP2 seriesen eta hurrengo urtean txapelduna izan zan.
Sergio Pérez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sergio Michel Pérez Mendoza |
Jaiotza | Guadalajara, 1990eko urtarrilaren 26a (34 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Lehen hizkuntza | Mexikoko gaztelania |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania Mexikoko gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | automobil-pilotua eta 1 Formulako gidaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 64 kilogramo |
Altuera | 173 zentimetro |
sergioperezf1.com | |
Pérez Ferrariko pilotuen Akademiako kide izan zan 2012ra arte. 2011an egin zuen debuta Formulan 1-ean Sauber-ekin 2011ko denboraldian. 2012ko Malaysiako Sari Nagusian lehen podiuma lortu zuen Sauber-ekin. Bere adin eta jarduera txikia zela eta, prentsaren zati batek «Mexikoko ume miragarria» ezizena jarri zioten .Pérez McLareni batu zitzaion 2013ko denboraldirako, baina ez zuen podiorik lortu.
Force Indiak Perez fitxatu zuen 2014ko denboraldirako, 15 milioi euroko kontratuarekin. Force Indian egon zen 2018an taldea administrazioan sartu zenean eta 2019rako Racing Point bezala eraberritu zenean. Azken horrek hiru urteko luzapena eman zion pilotu gisa zuen kontratuari. 2020ko irailean, Racing Pointek iragarri zuen Perezek taldea utziko zuela denboraldiaren amaieran, Sebastian Vettel kontratatu baitzuten hura ordezkatzeko. Urte horretako abenduan, Perezek Red Bull Racingekin sinatu zuen 2021erako, 2020ko Sakhirreko Sari Nagusian Formula 1eko lehen garaipena lortu ondoren. Pedro Rodriguezen ondoren, bigarren mexikarra izan zen Sari Handi bat irabazi zuena .Perezek bere ibilbideko bigarren garaipena lortu zuen 2021eko Azerbaijango Sari Nagusiarekin, lehena Red Bull Rancingekin. 2022an, bere lehen pole positiona lortu zuen 1 Formulan, 2022ko Saudi Arabiako Sari Nagusian.