Peruko Alderdi Komunista
From Wikipedia, the free encyclopedia
Peruko Alderdi Komunista (gaztelaniaz: Partido Comunista del Perú [PCP]) Peruko alderdi maoista bat da, 1964tik aurrera Bidezidor Argitsu (Sendero Luminoso) izenaz ere ezaguna. 1928ko urriaren 8an José Carlos Mariategik sortu zuen alderdia, Peruko Alderdi Sozialista izenarekin, Herriarte Komunistaren kide legez. 1930ean «komunista» izena hartu zuen.
Peruko Alderdi Komunista | ||
---|---|---|
Borroka Lubaki Argitsuen abestiak | ||
Datuak | ||
Izen laburra | PCP-SL | |
Mota | alderdi komunista eta erakunde terrorista | |
Herrialdea | Peru | |
Ideologia | Marxismo-Leninismo-Maoismoa, komunismoa, Antikapitalismoa, Antirrebisionismoa, Gonzalo Pentsaera, Sozialismo iraultzailea, Sekularismoa eta Kontserbadurismo soziala | |
Jarduera | ||
Kidetza | International Communist League (en) eta Mugimendu Iraultzaile Internazionalista | |
Historia | ||
Sorrera | 1969 | |
Sortzailea | ||
Ondorengoak | Peruko Alderdi Komunista Militarizatua | |
Desagerpena | 2018ko ekaina | |
Koloreak |
PCPren helburua, Perun, herri-guda deitutako borroka iskiludunaren bidez estatu sozialista bat ezartzea da, nekazari txiroak iraultzarako oinarri hartuta. Bere buruzagia Abimael Guzmán Reynoso Presidente Gonzalo da. Hau 1992tik espe dago; eta, urte horretatik aurrera, erakundeak ekintza gutxiago burutzen ditu. Gaur egun, Huanukoko lurrarlde-elkargora mugatuta dago. PCPko Higikunde Iraultzaile Internazionalistarekin harreman estuak dauzka.
Peruko Egiaren eta Adiskedetzearen Batzordearen arabera, Bidezidor Argitsua Peruko gatazkako hilketen % 46ren erantzule da, 31.331 hildako egotziz [1].
1980ko hamarraldian babes zabala eduki zuen nekazari txiro eta hirietako aldirietako auzotar indigenen eta unibertsitate-ikasleen artean, industriako proletarioen babesa apalagoa izan zen. PCPren adar iskiluduna Herri Gerrillari Ostea (Ejército Guerrillero Popular [EGP]) izan zen. Berebat, Alderdiak gizamultzoen arloan herri-antolakundeez osatutako Fronte Bakarra (Frente Único) akuilatu zuen.
Alderdiaren goiburuak «Gora Herri Guda!» (¡Viva la Guerra Popular!), «Herri Guda Komunismora arte!» (¡Guerra Popular hasta el comunismo!) eta «Matxinada zilegia da!» (¡La rebelión se justifica!) dira, besteak beste.