Salthill
From Wikipedia, the free encyclopedia
Salthill (irlanderaz Bóthar na Trá) Irlandako mendebaldeko Galway konderrian dagoen Galway hiriko kostaldeko eremu bat da, hiriaren mendebaldean eta Galway badiaren ipar-ekialdeko kostaldean dago. Urte osoan turista ugari erakartzen dituen eremua da, bai herrialdekoak nahiz atzerrikoak. 2 kilometro luzeko malekoia du, bertakoek the Prom (ingelesezko The Promenade hitzaren laburdura), bai eta hondartza handi eta zabala ere. Aldamenean, mendebaldean, hiriko Knocknacarra eremua du.
Datu azkarrak Salthill Bóthar na Trá, Administrazioa ...
Salthill Bóthar na Trá | |
---|---|
Galway, Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Connacht |
Konderria | Galway konderria |
Hiria | Galway |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°15′40″N 9°04′26″W |
Altuera | 5 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 3.376 (2006) |
Bestelako informazioa |
Itxi
Salthill-Knocknacarra GAA izeneko joko gaelikoetako taldea du.