Salon des Refusés
From Wikipedia, the free encyclopedia
Salon des Refusés, (frantsesez: Ukatuen Saloia) historikoki 1863an egin zen Pariseko Saloiaren erakusketan epaitegia kanpoan utzi zituen lanen erakusketa da.
Berez, saloi horien antolaketa aurretik ezagutzen zen, 1830tik, baina 1863koak eskandaluaren maila lortu zuen. Urte horretan artista askok haren protesta eman zuten ezagutzera zeren eta epaitegi zorrotz batek 3.000 lan baino gehiago erakusketa ofizialetik kanpo utzi baitzituen (aurkeztu zirenak 5.000 baino gehiago izan ziren). Protestaren aurrean Napoleon III.a enperadoreak errefusatutako artistek Saloi ofizialaren ondoan beste erakusketa antolatzeko. Gaur egun salon des refusés hitzarekin edozein erakusketatik kanpo gelditu diren lan batzuen erakusketari esaten zaio.[1]