Ruy González de Clavijo
XV. mendeko Gaztelako enbaxadorea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ruy González de Clavijo (Madril, ?-Madril, 1412ko apirilaren 2an hila) Henrike III.a Gaztelakoa erregearen enbaxadore bat izan zen. Honek enbaxada bat eman zion Temür sultanaren gortean, Otomandar Inperioaren aurka borrokatzeko aliantza bat sortzeko asmoz.[1]
Ruy González de Clavijo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, XIV. mendea |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1412ko apirilaren 2a (egutegi gregorianoa) ( urte) |
Hobiratze lekua | Madril |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, diplomazialaria, idazlea eta historialaria |
Lan nabarmenak |
Ruy González de Clavijo bidaiaren kronika idatzi zuen izenburu honekin: Vida y hazañas del gran Tamorlán con la descripción de las tierras de su imperio y señorío, escrita por Ruy González de Clavijo] conocido como Embajada a Tamorlán edo 'Historia del Gran Tamorlan, e itinerario y enarracion del viage, y relacion de la embajada que Ruy Gonzalez de Clavijo le hizo por mandado del rey Don Henrique el tercero de Castilla edo Historia del Gran Tamorlan, e itinerario y enarracion del viage, y relacion de la embajada que Ruy Gonzalez de Clavijo le hizo por mandado del rey Don Henrique el tercero de Castilla.[2] Henrike III.ak bidalitako enbaxadoreek bizitako esperientzia kontatzen du liburu honetan, baita Temür (Tamurbec edo Tamerlán deituta baita ere mespretxuz) sultan turko-mongoliar musulmanaren bizitza ere, zeinek Samarkandan kokatu baitzuen bere gortea eta hiriburua. Kronikak 1403 eta 1406 arteko bidaia hartzen du.