Rosalía de Castro
Galiziar idazlea, poeta / From Wikipedia, the free encyclopedia
Rosalía de Castro (Compostelako Donejakue, 1837ko otsailaren 23a – Padrón, A Coruña – 1885eko uztailaren 15a) galizieraz eta gaztelaniaz idatzi zuen galiziar idazlea izan zen, Erromantizismoaren garaikoa.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Rosalía de Castro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Rosalía Rita Expósito |
Jaiotza | Conxo (Santiago de Compostela), 1837ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Galizia |
Lehen hizkuntza | galiziera |
Heriotza | A Matanza (en) , 1885eko uztailaren 15a (48 urte) |
Hobiratze lekua | Panteón de Galegos Ilustres (en) Adina Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: umetokiko minbizia |
Familia | |
Aita | José Martínez Viojo |
Ama | María Teresa da Cruz Castro |
Ezkontidea(k) | Manuel Murguía (1858ko urriaren 10a - 1885eko uztailaren 15a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Rexurdimentoa |
Izengoitia(k) | Rosalía de Castro |
Genero artistikoa | olerkigintza eleberria kontakizun laburra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
rosalia.gal | |
Itxi
Eduardo Pondal eta Curros Enríquez idazleekin batera, Rexurdimento edo Pizkundearen bultzatzaile nagusietakoa izan zen. Liburu gehienak gaztelaniaz idatzi bazituen ere, galizieraz idatzitako Cantares gallegos eta Follas novas dira bere lanik ezagunenak; lehenak, gainera, mugarri bat ezarri zuen poesia galegoan. Emilia Pardo Bazánekin batera, idazle galiziarrik handiena da, eta galizierazko idazle onenentzat ere hartzen da. Gainera, Espainiako poesia modernoaren aitzindarietako bat ere izan zen, Gustavo Adolfo Bécquer poetarekin batera.