Pumori
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pumori edo Pumo Ri. nepaleraz पुमोरि, Nepal eta Tibet arteko mugan dagoen mendi bat da, Himalaia mendikatean. eta Everest menditik 8 kilometro eskasetara. 7.161 metroko garaiera du.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Pumori | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 7.161 m |
Prominentzia | 1.278 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°00′53″N 86°49′41″E |
Honen parte da | Himalaia |
Mendikatea | Mahalangur Himal (en) |
Estatu itsasgabe | Nepal |
Nepalgo garapen-eskualdea | Ekialdeko eskualdea |
Nepalgo gunea | Sagarmatha Gunea |
Babestutako-eremua | Sagarmatha Parke Nazionala |
Leku geografikoa | Himalaia |
Itxi
1962an germaniar-suitzar espedizioko Ernst Forrer, Ueli Hürlimann eta Gerhard Lenser alpinistek lehenbizikoz igo zuten.
Bestela, 2001eko urriaren 17an Beñat Arrue eta Iñaki Aiertza gipuzkoarrak eta Cesar Nieto, Javier Arkauz eta Aritz Artieda nafarrak bertan hil ziren, 6.300 metro aldera izotz-jausi baten ondorioz. Benantxio Irureta, Xabier Osinalde, Xabier Ostolaza, Jon Odriozola eta Jexux Mari Errazuk espedizioa osatzen zuten eta onik atera ziren.