Praileaitz
Debako leizea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Praileaitz, Praile Haitz edo Praile Aitz Debako (Gipuzkoa) haitzuloa da, historiaurreko aztarnak dituena. Azkoitiko Munibe Arkeologia Taldeak aurkitu zuen, 1983an. 1996an, Aranzadi Zientzia Elkarteak labar-pinturak aurkitu zituen haitzuloan;[1] Ekain eta Altxerri haitzuloen ondoren, labar-pinturak dituen Gipuzkoako hirugarren haitzuloa da.[2]
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Praileaitz | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Gipuzkoa |
Koordenatuak | 43°16′38″N 2°22′4″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 55 |
Bisitagarria | Ez |
Margoak | Bai |
Aztarnak | Bai |
Itxi
1997an, Eusko Jaurlaritzak balizko arkeologia gune izendatu zuen (hau da, susmoa zuten hor arkeologia ondasunak bazirela). Hala ere, 2001ean Amenabar Taldeko Zeleta enpresak Praileaitzen ondoko Sasiolako harrobia ustiatzeko baimena jaso zuen.[1] Urtebete lehenago, 2000n, indusketa lanei ekin zien Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurrea saileko aditu talde batek, Xabier Peñalver buru zutela.[3]