Polinomio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Matematikan, polinomioa aldagai batez edo gehiagoz eta zenbait konstantez osaturiko adierazpen matematiko mugatu bat da. Aldagaiak eta konstanteak batuketaz, kenketaz eta biderketaz elkartzen dira, eta aldagai berretzaileek ez-negatibo eta osoak izan behar dute.
Definizioz, koefizienteak A multzoan dituzten polinomioak erako adierazpena da.
Hori dela eta, polinomioen multzoa honela definitu daiteke:
Adibidez, polinomioak honako hauek dira:
Beste hauek, ordea, ez dira polinomioak, berretzaile negatibo edo ez-osoak dituztelako:
Gaur egun polinomioak adierazteko erabiltzen dugun notazioa XV. mendean garatu zen. Notazio hori baino lehen, hitzen bitartez idazten ziren. "Arithmetic in Nine Sections" aljebra-liburuan, adibidez, ikus dezakegu hitzezko notazio hori. La géometrie liburuan (1637), René Descartes matematikariak proposatu zuen: konstanteak alfabetoaren lehenengo hizkiez adieraztea (a, b, c, d...) eta ezezagunak azken hizkiez (x,y,z).
Batugaiak lau baino gutxiago badira, izen hauek jasotzen dituzte polinomioek: monomio (batugai bakarra), binomio (bi batugai) eta trinomio (hiru batugai).