Pietà
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pietà (italieraz; euskaraz, errukia) kristau artearen ohiko gaia da, bereziki eskulturgintzan, Kristo hilaren gorpua Mariak altzoan hartzen duela irudikatzen duena. Pertsonaia gehiago biltzen dituen Kristoren Erostaren irudi bereizia da. Gai hau arte figuratiboetan oso erabilia izan da batez ere Pizkunde garaian.