Philip J. Noel-Baker
From Wikipedia, the free encyclopedia
Philip John Noel-Baker (Londres, 1889ko azaroaren 1a - Westminster, 1982ko urriaren 8a) britainiar politikari eta atleta izan zen. Alderdi laboristako kidea zen. 1919ko bake-hitzarmenean parte hartu zuen, baita 1932an Genevan armagabetzeari buruz egin zen bilkuran ere. 1929 ezkero diputatu izan zen, eta 1945etik 1951ra ministro; 1964tik 1970era laboristen Kanpo Arazoetarako bozeramaile izan zen. Erabateko armagabetzearen alde lan egin zuen bizitza osoan eta liburu batzuk idatzi zituen gai horri buruz. 1959an Bakearen Nobel Saria eman zioten.
Datu azkarrak Lorden Ganberako kidea, member of the 44th Parliament of the United Kingdom (en) ...
Itxi