Patxi López
politikari bizkaitarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco Javier López Álvarez —Patxi López izenaz ezaguna— (Portugalete, Bizkaia, 1959ko urriaren 4a) euskal politikaria da. Espainiako Diputatuen Kongresuko lehendakaria izan da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari ohia eta PSE-EEko idazkari nagusi ohia ere bada. IV., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietan Eusko Legebiltzarreko kide izan da. Gaur egun, PSOEko zuzendaritza exekutiboko kide da.
Datu azkarrak Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua, Espainiako Diputatuen Kongresuko Presidente ...
Itxi
2016ko urtarrilaren 13an aukeratu zuten Espainiako Diputatuen Kongresuko lehendakari. 2016ko Espainiako hauteskunde orokorren ondorioz aukeratu zuten Ciudadanos alderdiaren babesarekin. Gobernua ez zen eratu eta hurrengo hauteskunde orokorrak eta gero, Ana Pastorrek hartu zuen bere lekua.