Paradisuko hegazti
Paseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Bere barnean paradisuko hegaztiak biltzen dituen Paradisaeidae familia osatzen dute. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Paradisuko hegaztiak (Paradisaeidae) Passeriformes ordenako eta Passeri subordenako hegazti-familia bat dira. Ozeanian bizi dira. 40 espezie dira, 14 generotan banatuak. Hegazti gehienak Ginea Berrian bizi dira (paradisuko hegazti bat ageri da Ginea Berriko banderan), eta espezie gutxi batzuk Moluketan eta Australiako ekialdean bizi dira. Oso ikusgarriak dira arren eztei-jantziak.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Paradisuko hegazti | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Paradisaeidae Vigors, 1825
|
Azpibanaketa | |
14 genero, 41 espezie
|
Itxi
Euri-oihan trinkoetan bizi dira. Fruta jaten dute, eta artropodo batzuk. Hegazti-familia honek garrantzi kulturala du Ginea Berriko biztanleentzat. 2.000 urte baino gehiago dira paradisuko hegaztien lumen salerosketa egiten dela.