Okapien fauna-erreserba
Kongoko Errepublika Demokratikoko fauna-babeslekua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Okapien fauna-erreserba Ituri probintziako oihanean dago, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ipar-ekialdean, Sudan eta Ugandako mugetatik gertu. 14.000 km²-ko azalera du gutxi gorabehera, eta oihanaren eremuaren bosten bat estaltzen du, gutxi gorabehera. UNESCOk 1996an erreserba Gizateriaren Ondare izendatu zuen, eta hurrengo urtean arriskuan zegoen Gizateriaren Ondarearen Zerrendan sartu zuen.
Datu azkarrak Kokalekua, Koordenatuak ...
Okapien fauna-erreserba | |
---|---|
Kokalekua | Ituri, Kongoko Errepublika Demokratikoa |
Koordenatuak | 2°00′N 28°30′E |
Azalera | 13.726,25 km² eta 1.372.625 ha |
Izendapena | fauna-babesleku |
IUCNren babesa | II. maila: parke nazional |
Sorrera | 1992 |
Webgunea | https://www.okapiconservation.org/ |
Itxi