Odol-analisi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Odol-analisia odolaren azterketa fisiko-kimikoan datza, gizabanako baten hainbat gaixotasun antzeman ahal izateko edo bere organoen funtzionamendua aztertu ahal izateko. Odola besoaren zain batetik atera ohi da, xiringa esteril baten bidez.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Itxi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Balio handiko tresna diagnostikoa da odol-analisia. Sarritan, hori da sendagileak eskatzen duen lehenengo froga analitikoa gaixotasun bat hauteman ahal izateko. Pazienteak, eskuarki, baraurik dago odola ateratzen zaionean, elikagaiak hartzeak parametro biokimiko batzuk (glukosa, triglizeridoak...) aldatzen dituelako.