Ockhamen labana
Fenomeno bat esplika lezaketen aukeren artean egokiena sinpleena dela dioen irizpide metodologikoa. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ockhamen labana (latinez: lex parsimoniae) Gilen Ockhamgoa (XIV. mendea) filosofo ingelesari egozten zaion arrazoibide-printzipio bat da, baina bere aurretik ere ezaguna zena:
« | Pluralitas non est ponenda sine necessitate (Pluraltasuna premiarik gabe ez da erabili behar) |
» |
Printzipio horren arabera bi teoriak ondorio berberak baldin badituzte, xumeenak zuzena izateko aukera gehiago ditu; modu ekonomikoagoan ondorio berberak azaltzen dituenak zuzena izateko aukera gehiago ditu.