Neutroi bonba
Fusio-erreakzioetan oinarri duen arma nuklearra, energia gehiena neutroi lasterren forman askatzen duena. Ohiko arma nuklearrek baino suntsitze-ahalmen txikiagoa du, baina erradiazio handiagoa sorrarazten du / From Wikipedia, the free encyclopedia
Neutroi bonba, N bonba, ofizialki zuzenki areagotutako erradiazio bonba edota behartuarazitako erradiazio bonba, 1970ko hamarkadan AEBetan H bonba oinarri hatuta garatutako arma nuklearra da.
Bonba mota honetan, fusio nuklearra jazotzen den unean, neutroi kopuru handi bat maila energetiko altuetan aireratzen da, hortaz, barneratze ahalmen oso handia du.