Nerbio-ehun
neuronez eta neurogliaz osatutako ehuna. Ornodunen laugarren ehun handiena da eta bere zeregina gorputzeko zatien arteko nerbio-kinaden bidezko komunikazio eta koordinazio azkarra da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Nerbio-ehuna ornodunen laugarren ehun nagusia da, eta guztietan konplexuena. Garuna, bizkarrezur-muina eta nerbio periferikoak osatzen duten zelulak dira. Berariazko hartzaileen bitartez estimuluak jasotzen, nerbio zentroetatara informazioa transmititzen, erantzunak sortzen eta, euren jarduera egokitu dezaten, erantzun horiek organo eragileei bidaltzen berezituta daude. Organismo osoan zabalduta daude, sistema baten barruan antolatuta: nerbio-sisteman.